XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badirudi Antonio de Cabezon-ek 1554. urtean Ingalaterrara joan zenean bere diferencias eta glosas lanen bidez eskola birjinalistaren hazia utzi zuela.

Eskola honek Ingalaterra gero beste inork ez bezala goralduko zuen, laster desagertu ondoren.

Eskola honen aberastasuna salatzen duen dokumentua, Fitzwilliam Virginal Book izenekoa da.

XVII. mendearen lehen herenean hamar behatzez jotzeko hirurehun pieza inguru biltzen ditu.

Hiru belaunaldi dauzkagu.

Lehenengoak William Byrd (1542-1623) du aitzindari.

Bigarrenean ospetsu asko dago: P. Philips, J. Bull, G. Farnaby eta T. Morley adibidez.

Hirugarren belaunaldian ospetsuena Orlando Gibbons (1583-1625) dugu eta beraren ondoan Tallis, Tomkins, Richardson eta Munday aipagarriak dira.

Dowland lautejoleak ere ezin ditugu ahaztu, beren Lachrimae handiekin.

Birjinalista ingeles hauen ondoan, Jan Pieters Sweelinck (1562-1621) organojole holandarra dugu; Venezian Zarlinorekin ikasi arren Amsterdamen lan egin zuena.

Practorius eta Scheideman-i irakatsi zien eta Iparreuropako teklajole guztiengan eragina izan zuen.

Eskola ingelesekoekin zuen diferentzia, teklatu desberdinak erabiltzean zetzan; hari edo tutuei ekiteko teklatu desberdinak erabiltzean hain zuzen.

Kontinentean gertaturako edozertara irekia zegoen eta ikuspegi zabala zuen.

Gabrielli eta Merulo-ren eragina nabaria da italiar oinarrizko ziren bere imitazio, gutxitze eta gehitzetan, kontrapuntu bikoitz, kontrasubjektu eta abarretan.